"Munduko lehenengo arrano arrantzale albinoa Urdaibain jaio da"

Ornitologia

Asteazkena, 2021eko ekainaren 2a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Arrano arrantzaleak Urdaibain lehen aldiz ugaltzea mugarri bat da berez. Aurten salbuespen gisa baieztatu ahal izan dugu hirugarren urteko eme gazte batek 3 arrautza jarri dituela Urdaibaiko habian, ohikoen 2 errutea denean.

Eta gaur bertan azken ezustekoa iritsi da; gaur gauean jarritako hirugarren arrautza apurtu da eta sorpresa!! Arrano arrantzale txita albino bat jaio da guztion begi aurrean!!! Erabat zuria.

BIDEOA IKUSI

Denok jakitun izan behar gara txita albino baten biziraupena erronka handia izango dela eta ez dela erraza izango... egia esan basa-faunaz ari garela argi izan behar dugu, eta etorkizuna latza izan daitekelakoan gaude.

Kasu honetan Urdaibai Bird Centeretik egin dezakegun gauza bakarra naturari bere bidea egiten uztea da.

Mundu guztiak goza dezake bere etxeetatik naturaren gertaera sinestezin eta bakar honetaz; inoiz ez da halakorik ikusi zuzenean!

ZUZENEKO KAMERA

Gainera zuzeneko honetan azken 24 ordutan gertatu dena ikusi ahal izango dugu edozein unetan atzera eginez.