Munoaundi, bisita gidatua
Ordua
11:00
Tokia
Abaraxka aterpetxea
Salneurria
Doan
Munoaundi 2023. Burdin Aroko Herri Harresitura Bisitaldi Gidatua.
Bisitariekin geratuko gara Abaraxka Aterpetxean (Azkoitia), goizeko 11:00etan. Handik aterako gara oinez Munoaundira (25-30 minutu). Aztarnategian bisitaldi gidatua egingo diogu bisitan datorrenari.
Norbaitek eragozpenik balu ibiltzeko, ibilgailu bat izango dugu pertsona hori/horiek Munoaundira igotzeko.
Mendiko botak eramatea gomendatzen dugu (edo zapata egokiak mendirako), zira edo jaka eta ura.
Ibilbidea erraza da.
Bisita euskaraz eta gazteleraz egingo dugu.