Natura apunteak eta Hegaztiak behatzeko Online ikastaroak

Aranzadi

Asteazkena, 2020eko apirilaren 1a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Kakalardoak: 450.000 espezie baino gehiago daude erregistratuta, eta planetako animalia anitzenak dira, animalia batek egin ditzakeen funtzio ekologiko guztietan hartzen baitu parte. Hainbeste izanik, Aranzadiko entomologia sailak lantzen ari den ESCARALIMANIA proiektuak saproxilikoei begiratuko die; hau da, bizitzeko zuhaitz zaharrak edo hilak erabiltzen dituztenei. Horien artean, egur hila txikitzen laguntzen duten espezieak daude. Bada, saproxilikoek beste izaki bizidun batzuen eskura jartzen dituzte hildako egur horien mantenugaiak, eta haien ugalkortasuna hobetzen dute (laburbilduz: mantenugaien birziklapena). Laster ERRONKA bat jarriko dizugu!! #escaralimaniaerronka #kakalardoak #armiarmak #burruntziak #tximeletak

ORNITOLOGIA IKASTARO BERRIAK:
Bestalde, egun hauetan izan duen arrakasta dela eta hegaztiak behatzeko online ikastaro berriak eskeiniko ditugu, bakarrik hasiberrientzat. Animatu eta mundu berri bat deskubritu! Izena eman HEMEN. Informazioa HEMEN.