"Nicolas Saez de Elolaren Azpeitiko kapera errenazentista" izeneko liburua aurkeztu da gaur Azpeitian

Aranzadi

Astelehena, 2019eko ekainaren 10a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Amerikaren konkistaren ondoren gertatu zen globalizazio ekonomikoaren eta kulturalaren hasierako garaietara eramango gaitu obra honek. Azpeitiko kapera honek bi elementuak uztartzen ditu: batetik, inkei indarrez ebatsi eta Nicolás Elolak ekarritako aberastasunen zati bat, kapera orduko joera artistikoen arabera eraikitzeko balio izan zuena, eta bestetik, garai hartan politikan eta erlijioan nagusi zen doktrinaren goraipamena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak 2002tik 2006ra egin zituen kapera erabat zaharberritzeko lanak eta hala, kapera hondatzea ekidin eta haren distira artistiko guztia berreskuratu zuten. Gainera, aukera izan zen ikerketa-lan bat egiteko eta ikerketa-lan hori dago, hain zuzen, liburu honetan jasota. Miren de Miguelek ikerketa sakona egin du eta dibulgaziorako xedearekin laburtuta dakarkizuegu argitalpen honetan. Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak sustatu dute liburu hau.

Ostegunean autoreak liburua aurkeztuko du kaperan bertan.