Oaingun, Txiringitoa eta aisialdi hezitzailea

Aranzadi

Asteazkena, 2021eko ekainaren 30a — CEST

Irakurketa: 4 minutu

Aisialdi hezitzailea

Aisialdi eskaintzari dagokionez, honakoak dira aurreikusten diren ekintzak, datozen hilabeteetan zehar egingo direnak. Guztiak, aisialdi hezitzailearen barnean kokatzen dira.

Landareak ilustratu natura ezagutzeko: Aranzadi zientzia elkartearen eta Raul Dominguez Pazoren eskutik, helduei bideratutako tailerra izango da. Uztailaren 10ean, abuztuaren 7an eta irailaren 11an egingo dira, 11:00etatik 14:00etara, Oiangu baserrian. Egun hauetatik bat aukeratu behar da (35 euroko prezioa, marrazteko materiala barne). Izena ematea bibe.me plataformaren bidez egin behar da.

Hainbat forma eta kolorek inguratzen gaituzte egunero, inguruan ditugu milaka zuhaitz eta lore, eta askotan ikusi ere ez ditugu egiten. Hutsune hori betetzeko Aranzadiko Botanika sailak eta Raúl Dominguez Pazo ilustratzaileak naturako xehetasun horiek guztiak ikusi eta paperean jart-zen ikasteko irteerak antolatuko dituzte.

Parte hartzaileek Oianguko landare eta zuhaitz espezieak ezagutuko dituzte. Batetik, baso paisaiak ezagutu eta ulertuko dituzte, Botanika sailekoen laguntzarekin, eta bestetik, ikusitakoa paperean islatzen lagunduko die Domínguezek.

Tailerra pertsona helduei zuzendua dago, eta ez da inongo aurretiazko jakintzarik behar, ez marrazketan ez botanikan.

Ordiziarock, Ekirock

Abuztu eta irailean zehar, Ekirock-a igoko da Oiangu parkera. Bertan, kontzertuak eskainiko dira, Ekirock eguzki kulturala ziklo berriaren baitan. Bestalde, Baserri Ta Rock jaialdia irailaren 4an ospatuko da.

Yoga: uztailak 3, abuztuak 28 eta irailak 28. Egun osoko tailerrak izango dira, 10:00etan hasi eta 20:00ak arte luzatuko direnak. Izena ematea beharrezkoa da, 605 743 987 telefono zenbakian. Egun osoko tarifa 85 eurokoa izango da, eta egun erdia aukeratu daiteke. Bertan, pranayamak, asanak eta erlaxazioa, hamaiketakoa, psikologi yogikoa, menu orekatua, antar mouna ibilaldia, chakrar, kriyak, meditazio eta mantrak, yoga eta jolas kooperatiboak… landuko dira, besteak beste.

Horrez gain, uztail, abuztu eta irailean zehar, astelehen eta ostegunetan Yoga saioak emango dira. Goizez 10:00etatik 11:30etara egingo dira, eta arratsaldetan, bestalde, 19:00etatik 20:30etara.

Belar meta jaialdia: uztailaren 10an, larunbata. Goizean zehar, Almitza sega elkarteko kideek belar meta egingo dute. Horretarako belarra moztuko dute zuzenean.

Eskaintza turistikoa: irailaren 4 eta 26an, igandea, 10:00etatik 13:00etara. Izena ematea 943 882 290 telefonoan, www.delikatuz.com webgunean edo turismo@ordizia.eus helbidera idatzita egin behar da.

Ordizia Erdi Aroko herri bat da, almendra- edo elipse-formako trazadura zaharra oso egoera onean duena. Gaur egun kalez kale ibiliz, lehen Villafranca hura nolakoa izango zen argi eta garbi ikus dezakegu

Bisitaren lehen zatia D'elikatuz zentroan egingo da. Bertan, sagardoari buruzko sarrera labur bat egingo da, eta sagardotegiek Ordiziako historian zehar izan duten garrantzia azalduko da.

XX. mendearen hasieran, Ordizian 10 sagardotegi baino gehiago zeuden, eta horietako askok oso garrantzitsuak ziren ekoizpen handiarekin. Bisita honetan, nolakoak ziren, non zeuden, zeintzuk ziren jabeak gogoratuko dugu.

Ordiziako kaleetan zehar ibilbidea egingo da, garai batean sagardotegiak zeuden tokiak ezagutzeko. Ondoren, ibilaldi atsegina eginez, Oianguko natur gunera hurbilduko gara, inguru zoragarri horretan dagoen udal sagastia ezagutzeko. Bertan sagarrondoen barietateak, sagarrondoen bizitza eta urtaroaren arabera dituzten desberdintasunak ezagutuko ditugu.

Bisita amaitzeko, aho-zapore zoragarriarekin amaitzeko sagardoa dastatzeko aukera izango da, Idiazabal gaztarekin batera. Eta norbait animatzen bada, Oianguko tabernan bertan jateko aukera izango du.

Argazkigintza: Nagore Legarretaren eskutik, publiko orokorrarentzat (sei urtetik gorakoentzat) zuzendutako hiru ekintza egingo dira; uztailean, abuztuan eta irailean bana. Haurrak eta bakarrik moldatzen ez diren pertsonak heldu batek lagunduta etorri beharko dute. Izena ematea beharrezkoa da, 665 728 061 telefonoan.

Batetik, uztailaren 31an, larunbata, 10:30etatik 13:00etara argigrama lantegia egingo da. Inguruko hostoak eta material ezberdinak erabilita bat bateko irudiak sortuko ditugu, argazki paper analogikoa, argia, errebelatzeko likidoak ezohiko moduan erabilita.

Abuztuaren 21an, bestalde, 10:30etatik 13:00etara ontziekin egindako kamerekin argazkiak egiteko lantegia egingo da. Hala, ontziekin eraikitako kamerak eramango dira. Argazki paper analogikoa jarriko diogu ilunpetan. Ingurua erretratatuko dugu argazkiak egiteko teknika primitibo eta magiko hau erabilita.

Eta irailaren 25ean, 10.30etatik 13:00etara, diaporamak sortuko dira: hosto eta material ezberdinekin irudi-diapositibak sortu eta proiektatuz. Azetato papera eta diapositiba karkasak erabiliko dugu, bertan irudiak, ostoak, loreak jarriko ditugu eta kolore paper eta koloreekin apaindu. Ondoren diapositiba proiektorea erabiliko dugu irudiak handian proiektatzeko. Irudiak egiteko materiala irakasleak eramango du eta parte hartzaileek parkean zehar egindako paseotan hartutako elementuak ere erabiliko dituzte.



.