Oianguko habi kutxen jarraipena eta hegaztiei eraztuna ipintzeko saioa

Ornitologia

Ostirala, 2016eko apirilaren 15a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Puntu ezberdinetan sareak ezarriko dira eta txoriak harrapatzen saiatuko gara, hegaztien neurri ezberdinak hartu ondoren eraztuna ipini ahal izateko. Horrela, Aranzadiko Ornitologia Saileko kideekin, hegaztien biologia eta migrazio prozesuak ikertzeko tresna hau gertutik ezagutu eta inguruko txoriak bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu. Honez gain, aurreko urteetan parkean zehar zintzilikatutako habi-kutxak aztertuko ditugu, bertan txoriek kumatu duten ikusteko eta, txorikumerik badago, hauek eraztuntzeko. Apirilaren 24ean egingo da, goizeko 09:00etatik 12:00etara.

Animatu eta zatoz Oianguko hegaztiak ezagutzera!

Arduraduna: Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Saila

Lekua eta ordua: Oianguren Parkea. 09:00 – 12:00 (Oiangu baserrian elkartuko gara).

Eguna: Apirilak 24

Oharrak:

- Eraztuna ipintzeko saioa goizean goiz egitea beharrezkoa da, izan ere txoriak lehen orduetan mugitzen dira gehien eta orduan izango da sareetan erortzeko aukera handiena dagoen momentua. Goizean zehar parkeko zuhaitzetan zintzilikatutako kutxak aztertuko ditugu, txorikumeak egonez gero hauei ere eraztuna jartzeko.

-Deialdia irekia da, interesatua dagoen edonor joan ahal izango da.

-Izena-ematea: idazkaritza@aranzadi.eus / 943 46 61 42.