Oiangun landare-hesia sortzeko auzolana martxoaren 1ean

Aranzadi

Ostirala, 2015eko otsailaren 20a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Oiangu parkearen ezagutzarako eta kontserbaziorako 2014an sinatutako lankidetza hitzarmenari jarraipena emanez, martxoaren 1ean egingo da 2015eko lehen ekintza. Oiangutik Oiangutxikira bidean landare-hesi bat egingo da, eta ongarri modura 2014ko apirilean auzolanean egin zen konposta erabiliko da. Auzolanean parte hartzeko hilaren 25erako eman behar da izena udaletxean, boluntarioen asegurua kudeatu ahal izateko.

Auzolanaren helburua Oiangutik Oiangutxikira bidean landare-hesi bat sortzea da. Horretarako elorri-zuriak, elorri beltzak eta fruta-arbola gutxi batzuk landatuko dira, eta ongarria iaz egindako konposta izango da. Auzolana goiz osokoa da (09:30-13:00), y parte hartzaileak Oiangu baserriaren atarian elkartuko dira. Lanerako materiala udalak jarriko du, eta lanerako arropa aproposa eramatea gomendatzen da.

Landare-hesiak soroak eta belardiak mugatzeko erabiltzen diren egurrezko estruktura biziak dira. Hauek, nekazal eremuen paisaiaren kalitatea hobetzeaz gain, dibertsitatea handitu eta onura ekologikoa suposatzen dute; izan ere, inguruko hegazti, ugaztun edota intsektuentzako elikagai-iturri zein bizitoki bilakatu daitezke.

Izena emateko

  • Tokia: Herritarren Arretarako Udal Bulegoa (943 88 58 50) edota partaidetza@ordizia.eus helbidera idatziz

  • Epea: Otsailak 25, asteazkena

  • Izena emateko beharrezkoa da (asegurua egiteko):





    • 18 urtetik gora: Nortasun agiriaren kopia.

    • 18-16 urtekoek: Nortasun agiriaren kopia eta gurasoen baimena.

    • 16 urtetik beherakoak gurasoen zaintzapean joango dira.

    • Dokumentu hauek Ordiziako Herritarren Arreta Bulegoan entregatu edota emailez goian aipatzen den helbidera bidal daitezke.