Ondarretako harriak kentzeko bigarren fasea abian da
Aranzadi
Asteartea, 2017eko uztailaren 4a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Hilaren bukaerara arte, harriak kentzeko gailua eta hondartza garbitzeko makina elkarlanean ibiliko dira hondartzan, eta ikerketa topografikoak burutuko dira. Lan mekaniko hau egunero egingo da, gauez, asteburuetan izan ezik. Bigarren fase hau maiatzaren 23tik 28ra egin zenaren jarraipena da, non orora 700 tona harri bildu ziren.