Ornitho.eus, europako zientzia herritarra

Aranzadi

Asteartea, 2015eko martxoaren 17a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Gaur goizean zehar Eusko Jaurlaritzako egoitzan nagusian (Gasteiz) zientzia herritarra maila europarrean sustatzen duen plataforma aurkeztu da jardunaldi baten bitartez. Aranzadiren eskutik Ornitho.eus-en nondik norakoak azaldu dira, EAEko natura informazioa bildu eta hedatzeko tresna dena.


Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolakuntzako sailburuaren hitzetan “aurrerantzean, ornitho.eus oinarri digitalak gure herriko natura-informazioa bilzeko erabiliko da. Aranzadik bultzatu duen ekimen hau Euskadiko Natura Informazio Sistemarekin bat dator eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu du. Hainbat Administrazio Publikoen elkarlana izan da honakoa, bai eta natura erakunde eta ingurumenaren kudeaketa daramaten enpresena ere.”


Ana Oregi eta Amaia Barredorekin batera eragile desberdinetako ordezkariak bildu dira jardunaldi honetan: Juantxo Agirre Aranzadiko idazkari nagusia; Gabriel Gargallo Institut Català d’Ornitologiako bulego teknikoko koordinatzailea; Juan Arizaga Aranzadiko Ornitologia saileko zuzendaria; Bernat Claramunt i López Centro de Investigación Ecológica y Aplicaciones Forestales (CREAF)-etik; Marta Iturribarria, Eusko Jaurlaritzako teknikaria; Gorka Belamendia, Ataria CEA-GAsteizeko koordinatzailea; Teresa Andrés Birding Euskaditik; Pello Urrutia Arabako Natur Institutotik; eta Daniel Villero, Espainiako Herpetologia Elkartetik.


Ekitaldira gainera estatu, autonomia, foru eta herri mailako administrazioko adituak gerturatu dira, unibertsitateko ordezkari, elkarte naturalista eta ekologistak, ikerketa zentruak, kontsultoria eta teknologia enpresak…