Ornitho.eus gure etxetik eta artzaintzaren historia ikusi Fermin Leizaolaren eskutik

Aranzadi

Asteartea, 2020eko martxoaren 24a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Natura gu gabe bizi daiteke, baina guk ezin dugu gauza bera esan.
Hegaztiak behatzea maite dutenentzat ornitho.eus webguneak #nietxeangeratukonaiz proiektu kodea sortu du egun hauetan etxetik behatu daitekeen fauna bertan sartzeko.

Horretaz gain, San Telmo Museoak egindako artzaintzari buruzko dokumental baten esteka bidaltzen dizuet. Bertan parte hartu du Fermin Leizaolak, gure etnografia saileko zuzendariak. Euskal Herriko Artzaintza atzo eta gaur.