Ornitologia eta Astronomia online ikastaro berriak

Aranzadi

Osteguna, 2020eko apirilaren 16a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Astronomia eta Ornitologiako online ikastaro berrien informazioa bidaltzen dizuegu. Izena eman ESTEKA HONETAN.

Honez gain...
Aurten Voyager 1 espazio-zundatik atera zuten Puntu urdin margul bat (Pale Blue Dot) izeneko irudi ikonikoaren 30. urteurrena ospatu genuen. Argazki ezagun hartan inspiratuta, Carl Saganek, Estatu Batuetako astronomo eta zientzia arloko komunikatzaileak, Pale Blue Dot: Gizakiaren etorkizunaren ikuspegia espazioan liburua argitaratu zuen 1994an. Gizateriak Unibertso handiaren barruan betetzen duen tokiari, etorkizunari buruzko aurreikuspenei eta eguzki-sistemaren gaineko zientziari buruzko filosofia jasotzen du liburuak. Aranzadiko Astronomia Sailak hausnarketa hori euskaratu eta BIDEO hau egin zuen. Gaurkotasuna kontutan hartuta hausnarketarako bideo interesgarria dela uste dugu.