Ornitologia sailak artikulu berria plazaratu du

Ornitologia

Asteartea, 2017eko otsailaren 28a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Artikulua Journal for Nature Conservation aldizkarian argitaratu da. Estuarioko bokalean egindako hondar dragatze handiek itsasadarraren osaketa aldatu eta limoetako hegazti komunitateengan ondorio kaltegarriak eragin ditu. Zehatz-mehatz, mugitu den hondar kantitate handia Urdaibaiko barrukaldean sakabanatu da, itsasaldi eta ekaitzen ondorioengatik batik bat. Gaur egun, prozesu hau ez da bukatu baina geruza lohitsua bizi diren zizare eta ornogabeak hondarrez estali dira. Horrek limoetako hegazti batzuen populazioen gainbehera ekarri du, Txirri arruntan adibidez.