Ornitologia sailak ur-zozoari buruzko artikulu berria plazaratu du
Asteartea, 2017eko urtarrilaren 17a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Lana Bird Study aldizkarian argitaratu da. Jose M. Sánchez, Ornitologiako saileko kide aktiboaren doktoretza tesian kokatzen da. Artikulu honek Gipuzkoako ur-zozoaren populazioaren parametro demografiko nagusiak aztertzea du helburu. Negu euritsuetan, non gure ibaietan ur-goraldi nagusiak izaten diren, ikertutako populazioaren heriotza tasa handiagoa dela adierazten du ikerketak. Txingudiko Eraztuntze Estazioan diharduten gipuzkoar eraztuntzaile boluntario taldeari esker lan hau plazaratzea posible izan da.
Artikulua hemen deskargatu daiteke.