Ornitologiako Sailak publikazio berri bat argitaratu du oilagorrari buruz
Osteguna, 2016eko martxoaren 31a — CEST
Irakurketa: 1 minutu
Espezie honetako 20 ale hartu dira erreferentzia moduan eta PTT emisoreak erabiliaz Europa osoan zehar egin zaie jarraipena. Lan honetatik hartu diren datuak kontutan hartuta, oilagorrak bere migrazio bidaietan habitat zehatzak aukeratzen ez dituela esan daiteke . Publikazio honetan eman duten arrazoia Europa baso eta laborantza larrez beterik dagoela eta habitat hau oso egokia da hegazti mota honentzako.
Ikerketa hau Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Oilagorren Ehizarako Elkarteak duten kolaborazio hitzarmenaren ondorioa da. Artikulua librea da eta pdf honetan deskargatu daiteke: http://journals.plos.org/plosone/article/asset?id=10.1371%2Fjournal.pone.0149790.PDF