
Ornitologiako tesis berria

Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa
Astelehena, 2025eko ekainaren 30a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 3 minutu
Nerea Prieto Landetak Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu zuen bere doktore-tesia, izenburu honekin: "Scolopax rusticola oilagorren negutar populazioaren parametro demografikoak Gipuzkoan: inplikazioak haien kudeaketan."
Lan horri esker, Gipuzkoako neguan oilagorrei buruzko ezagutzan sakondu ahal izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak bildutako datuetan oinarrituta. Egindako azterketetatik informazio garrantzitsua sortu da, lurraldean espeziearen kudeaketa eta kontserbazioa hobetzen lagunduko duena.
Ikerketa Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak garatu du, Mediterraneoko Ikerketa Aurreratuen Institutuko (IMEDEA - CSIC-UIB) Animalien Demografia eta Ekologiako Unitatearekin lankidetzan. Tesia Juan Arizaga eta Giacomo Tavecchia doktoreek zuzendu dute, eta eragin handiko nazioarteko aldizkarietan hainbat argitalpen zientifiko egin dira, besteak beste:
- Prieto, N., Tavecchia, G., Telletxea, I., Ibáñez, R., Ansorregi, F., Galdos, A., Urruzola, A., Iriarte, I., Arizaga, J. 2019. Survival probabilities of wintering Eurasian Woodcocks Scolopax rusticola in northern Spain reveal a direct link with hunting regimes. J. Ornithol. 160: 329-336. ENLACE.
- Prieto, N., Rodríguez-Pérez, J., Telletxea, I., Ibañez, R., Ansorregi, F., Galdos, A., Urruzola, A., Iriarte, I., Arizaga, J. 2023. Age demographics of a non-breeding Eurasian Woodcock Scolopax rusticola population in relation to environmental factors. Bird Stud. 70: 127-135. ENLACE.
- Prieto, N., Arizaga, J., Iriarte, E., Ansorregi, F., Galdos, A., Urruzola, A., Olano, I. Tavecchia, G. 2023. The relative role of local temperature in the winter occurrence of woodcock Scolopax rusticola in the northern Iberian Peninsula. Eur. J. Wild. Res. 69: 72. ENLACE.
Tesi hau Gipuzkoako oilagorraren ezagutzari egindako ekarpen garrantzitsua da, interes zinegetiko handiko espeziea baita, eta datu zientifikoetan oinarritutako kudeaketaren bidez oilagorra kontserbatzen nabarmen laguntzen du.