Ornitologian doktorego-tesi berria

Ornitologia

Astelehena, 2022eko otsailaren 7a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Lan hau Aranzadi Zientzia Elkartean burutu da, Sergio Delgadok jaso duen Eusko Jaurlaritzaren doktoretza aurreko bekarekin.

Tesi honetan zabortegien itxierak kaio hankahoriaren parametro demografikoetan duen eragina aztertu da. Eta etorkizunerako ereduak garatu dira, itxiera horrek Euskadiko populazio ugaltzaileei nola eragingo dien kalkulatu ahal izateko.

Juan Arizaga doktoreak, Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia saileko zuzendariak, zuzendu du tesia. Epaimahaiko burua Aitor Larrañaga, David Galicia y Daniela Canestrari doktoreak izan ziren.

Artikuluak nazioarteko aldizkarietako argitalpen zientifikoetan argitaratu dira.

ZORIONAK SERGIO!