Praktikak Entomologia eta Ornitologian

Aranzadi

Ostirala, 2015eko apirilaren 24a — CEST

Irakurketa: 3 minutu


Horretarako hiru praktika hauen artean bat aukera dezakezu.


1-ENTOMOLOGIA


Ornogabeen bilduma zientifikoak kudeatzeko praktikak


Eginkizuna: Aranzadiren ornogabeen bilduman mantentze lanak burutzea.


Aukerak: ornogabeen bilduma zientifikoak nola kudeatzen diren ikasiko da. Honekin batera, irizpide internazionalak jarraituko duen datu basea sortuko da. Ornogabeen taxak aztertu eta identifikatzen ikasiko da.


Informazio gehiago eskuratzeko eta praktikak eskatzeko CV bidali: Alberto Castro (ikertzaile arduraduna), adecastro@aranzadi.eus


OHARRA: Praktikan ondo burutuz gero, joan-etorriak ordainduko dira.


2-ORNITOLOGIA


Eraztuntze kanpaina Txingudiko paduretan: 2015eko uda


Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak Txingudiko Eraztuntze Estazioan praktikak eskaintzen ditu udararako.



Noiz?


Abuztuaren 1etik Iraialren 30 arte. 15 egunetako boluntariotza txandak antolatuko dira (abuztuaren 1 etik-15 arte, abuztuaren 16tik-31arte, irailaren 1etik-15arte eta irailaren 16tik-30arte).


Non?


Txingudiko (Gipuzkoa) paduran, Hondarribiako udalerrian. Aranzadi Zientzia Elkartea arduratuko da ostatua ematen. Beste motatako gastuak norberak hartuko ditu bere gain.


Praktikaren edukia


Jaizubiako paduran gertatzen diren migrazio posnupzialen eraztuntze kanpainan parte hartzea izango da praktika hauen helburua. Kanpaina hau 2006.urtetik aurrera egiten da, Aranzadiko Ornitologia Sailaren eskutik. Txingudi nazioarte mailan hegaztien migrazio gune garrantzitsuenetakoa da eta kanpainan zehar hartzen diren espezieak honakoak izaten dira: benarriz arrunta, urretxindor papourdina, martin arrantzalea… Eraztuntzaile titulua lortzeko aukera ezinhobea da, edo eta master edo doktoretza tesia egin nahi dutenentzat lan taldea gertutik ezagutzeko.


Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko: Juan Arizaga (jarizaga@aranzadi.eus).


3-URDAIBAI BIRD CENTER. Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektua


1.PRAKTIKA. Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak.


Helburua: aleak askatu aurretiko zainketa lanetan parte hartzea, arranoen elikatze-lanak, Hacking-ean duten portamoldearen jarraipena, aleen askatzea eta hasierako egunetako jarraipena.


Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta


Txandak:


1. Uztailaren 5etik 15era


2. Uztailaren 16tik 31ra


Lekuak: 4


2. PRAKTIKA. Espeziearen jarraipen zientifikoa Urdaibaiko paduran


Helburua: Paduran askatuko diren aleen portamoldearen monitorizazio lanetan parte hartzea eta migrazioan dauden aleekin izan ditzaketen elkarrekintzen jarraipena.


Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta


Txandak:


1. Abuztuaren 1etik 15era


2. Abuztuaren 16tik 31ra


3. Irailaren 1etik 15era


Lekuak: 6


Izena emateko bidali kurrikuluma (aranzadi@birdcenter.org) zehaztu izen abizenak eta zein praktikarako eskatzen den.


Izena emateko epea: 2015eko ekainak 17a. Aukeraketa ekainaren 19rako jakinaraziko da.


Baldintzak: Urdaibai Bird Center-ek egoitza erraztuko du behar duten ikasleentzako.


INFORMAZIO GEHIAGO