Sabino Arana 2022 saria Irulegiko eskua aurkitu zuen arkeologo taldearentzat Zorionak!

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Igandea, 2023eko urtarrilaren 29a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 3 minutu

Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardun du igande honetan, urtarrilak 29 dituela, 2022ko Sabino Arana Sarien banaketa-ekitaldian. Saioa 12etan hasi da, Bilboko Arriaga antzokian, eta XXXIV. edizio honetan, ondokoek hartu dute saria: «Irulegiko Eskua» aurkitu zuen arkeologia-taldea; Irakli Kobakhidze, Georgiako Ametsa alderdiaren burua –Georgiako Parlamentuan, gehiangoa daukan alderdia−; Mikel Sánchez, Kirurgia ortopediko eta Traumatologiako mediku espezialista; garun-paralisiak jotako pertsonen ASPACE Gipuzkoa elkartea; Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS); eta Euskadi-Ukraina elkartasun-mugimendua.

«Irulegiko Eskua» aurkitu zuen Aranzadi Zientzia Elkarteko eta EHUko arkeologia-lantaldearen izenean, ikerketa-lantaldearen zuzendariak, Mattin Aiestaranek, jaso du golardoa, lantaldeko kide batzuek lagunduta. Aspace Gipuzkoa elkartearen izenean, Elisa Carmona zuzendaria eta zuzendaritza-taldeko beste bi kide, Eneko Ziarsolo eta Aitor Garciarena igo dira oholtzara. BOS edo Bilbao Orkestra Sinfonikoaren partez, Ibon Aranbarri zuzendari nagusiak jaso du saria. Azkenik, Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua ordezkatzen, Ukrainako enbaxadako lehen idazkaria, Serhii Solovei, igo da Arriagako oholtzara, Ukrainaren alde lan egiten duten bederatzi elkartetako ordezkariek lagunduta. Hauexek dira elkarteak: Ukraina-Euskadi elkartea, Ukraina SOS-Herrien Europa Fundazioa, Chernobil Elkartea, Chernobileko Umeak, Chernobilen Lagunak, Ukraina Gaztea, Ekialde Fundazioa, Eutsi Ukraina eta Guk Ukraina.

Sariak banatzeko ekitaldian, Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Mireia Zaratek, Fundazioaren Patronatuko hainbat kide izan ditu ondoan, hain zuzen ere, Iñigo Zabalza, Ainara Zelaia, Aitor Alzola, Miren Azkarate, Mikel Hidalgo eta Ignacio Etxeberria.

Lehendakariaz gain, kultura, politika eta gizarte esparruetako agintari eta pertsona esanguratsu ugarik ekitaldian izango direnak, besteak beste, EAJ-PNV alderdiaren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea, Andoni Ortuzar; Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto; Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiak, Unai Rementeria eta Ramiro González, hurrenez hurren; Georgiako enbaxadorea, Ilia Giorgadze; Hegoafrikako kontsula, Carlos Lertxundi; Estoniakoa, Isidoro Beltrán de Heredia; Alemaniakoa, Michael Voss; Guinea Bissaukoa, Luis Ángel Urrutikoetxea; Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde; Nafarroako Gobernuko kide Mikel Irujo eta José Mª Aierdi; Bizkaiko Batzar Nagusietako burua, Ana Otadui; Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, Miguel Zugaza; Deustuko Unibertsitateko errektorea, José Mª Guibert; eta Mondragon Unibertsitatekoa, Vicente Atxa.