Bisita gidatua

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Saseta Defentsa Sistemako lubakira bisita gidatua

16
uztaila
Larunbata

Ordua

10:40

Tokia

Peuskate (Peruazkarate) (Zizurkil)

Salneurria

Doan

Aranzadi Zientzia Elkarteko boluntario talde bat indusketa arkeologikoa egiten ari da Arripilleta (Zizurkil) deituriko gunean. Bertan, Saseta Defentsa Sistemako lubaki bat induskatzen ari dira eta indusketa nola gauzatzen den nahiz honen kontestu historikoa ezagutzeko aukera egongo da.

Elkargunea: Peuskate (Peruazkarate)

1936ko Frankoren altxamendutik, Oria haraneko eremu honetako mendietan, antolatutako lehenengo erresistentzia gauzatu zen, Azpeitiko komandantziatik bultzatutako lubaki eta defentsa-elementuen bidez. Leku horietan, lehenengo liskar belikoak izan ziren, eta lehenengoz matxinatuak eten zituzten Euskal Herrian. Memoria historikoa berreskuratzeko lanen barruan, ahaztutako ondare hori dokumentatzen ari da.

Aranzadiko indusketa arkeologikoen bisita gidatuak