Starlight gaua: Izarrak piztu!

Aranzadi

Astelehena, 2018eko apirilaren 16a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

2007ko apirilaren 20ean, Starlight Konferentziak gaueko zeruaren balioak babesteko nazioarteko kanpaina egiteko erantzunkizuna hartu zuen. Horretarako instituzio publiko nahiz pribatuei ekimen honetan parte har dezaten deialdia egin zen.

Azken urteetan Espainia mailan, Txile eta Kanadako hainbat hiriek deialdi honetara gehitu dira, apirilaren 20ean astronomia ardatz duen festa ezberdinak antolatuz.

Aurten Donostiako udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak gau astronomikoa antolatu dute udaletxeko terrazetan. Gure gauak argi kutsaduratik babesteko helburuarekin neurriak hartu behar direla deialdia egin nahi da eta izarrak ikusteko hiritarrek dugun eskubidea aldarrikatu nahi da.

Horretarako apirilaren 20ean Bergarako Ilatargi Astronomia Taldeak eta Aranzadiko Astronomia sailak teleskopioak jarriko dituzte udaleko terrazetan eta teleskopio edo prismatikoak dituzten hiritar guztiei gau horretan bertaratzeko deialdia egin da.

Izarren argia hobeto ikusteko Donostiako Udalak bere argiztapena itzaliko du 21:00etatik aurrera eta ekintza ezberdinak egingo dira bertan, denak publiko orokorrari zuzenduak. Udalaren areto batean pantaila handia jarriko da, eta Stellarium izeneko zeruko programaren bidez gure astronomoek zeruan ikusgai dauden izarrei buruzko azalpenak emango dituzte.

Horrez gain, heldu eta haurrentzako espazioa sortuko da eta guztien artean izarren argia eta argi kutsadura ardatz duen mural handia marraztuko dugu. Gaua iristerakoan ilunaldia egingo da (21:00etatik 23:00etara), eta aldi berean ekintza guziak eskainiko dira.

Argi kutsadura

Normalean argiaren kutsadura bezala ulertzen da, emisio-fokoaren horizontalaren gainetik iturri artifizialetik datorren argia atmosferara zuzenean edo zeharka emititzea. Aprobetxatzen ez den eta zerurantz doan argi hau energia-xahubidea baino ez da.

Argia atmosferara emititzean, argi hori, aireko molekulekin eta bertako hezetasunarekin bat egiten noranzko guztietan sakabanatzen da. Sakabanatze hori areagotu egiten da atmosferan partikula kutsatzaileak badaude (kea, hautsa). Zeruranzko sakabanatze hau ondo ikus daiteke hiriak eta bere inguruko eremu zabalak estaltzen dituen argi-koroa gisa.