Txoriak 2.0 erakusketa La Bretxan
Asteartea, 2017eko martxoaren 21a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
Honekin eta Txolarre egunarekin Txoriak 2.0ko bigarren fasea hasi da.
Txoriak, hiru elementu gako biltzen dituen egitasmoa da: hegaztientzat bizileku izateko elementu baten birgaitzea, ikastetxeetako ikasleen artean txori eta hegaztiei buruzko ezagueren transmisioa, eta ingurune naturalean eginiko eskuhartzeari esker bioaniztasuna areagotzea.
Kursaal Greenek, Cristina Enea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia sailak Lehen Hezkuntzako (6tik 12 urtera) ikasleei zuzendutako ikastetxe-kanpaina jarri dugu abian. Ulia Interpretazio Zentroan ematen den 'Zure buruaren gainetik' izeneko tailerraren bidez, ikasleek bertako hegazti arruntenei eta beren habitatari buruzko ezaugarri interesgarrienak ezagutuko dituzte, bai eta hegaztiak bereizten ere, material didaktiko osagarria eskuratuz. Gainera talde bakoitzak kabi-kutxa bat eramango du bere zainketarako, beren ikastetxearen inguruetan koka dezaten. Kabi-kutxa toki ikusgai batean kokatu beharko dute, berau zein espeziek eta urteko zein garaitan erabiltzen duten jakiteko jarraipena egiteko.