Urdaibai Bird Centerrek bere ateak irekiko ditu, baina paduratik egiten diren zuzenekoak mantenduz

Ornitologia

Asteartea, 2020eko ekainaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Martxoaren erdialdetik hasita, ia atsedenik gabe egin dugun lana gogorra izan da, hala eta guztiz ere, saria ere handia izan da, Urdaibaiko Biosfera Erreserba erakutsiz hainbeste etxetara iritsi izana. Katalunia, Madril eta Bilbo Handia izan dira jarraitzaile fidelenak.

Eta ekimen hau geratzeko iritsi da; izan ere, eskaria dela eta, emanaldiekin jarraituko dugu, jendeak etxetik Urdaibaiko biodibertsitateaz gozatu ahal izan dezan. Gainera fase berriarekin batera, zentroa berriro irekiko da.



Ekainaren 13an, larunbatean irekiko da zentroa eta, segurtasun neurri eta protokolo guztiak barne hartuta. Alde batetik, zentroaren dimentsio handiekin segurtasun-distantzien mantentzea bermatuko da; horrez gain, edukiera-mugak, higiene-neurriak eta maskararen nahitaezko erabilera ziurtatuko da.



Berrikuntza gisa, Urdaibaiko Erreserbak dituen zenbait mirari naturalen erakusketa harrigarri bat estreinatuko dugu. Hegaztiak ez ezik, erreserbak eskaintzen duen biodibertsitatearen adibide paregabeak.



Naturarekin konektatzeko unea iritsi da eta horretarako Urdaibai Bird Centerra primerako aukera duzue.

Saharaz hegoaldeko Afrikatik datozen mokozabalak, elkar gorteiatzen dabiltzan arrano arrantzaleak, paduran ugaltzen ari diren zankaluze dotoreak eta egunero inguruan dabilen azeri bat izango dira zuzenean ikusi ahal izango dituzuen

protagonistetako batzuk.

Himantopus himantopus.