Urdaibai Bird Center-ek Urdaibain askaturiko arrano arrantzale gazteak behatzeko doako irtenaldiak antolatu ditu
Asteazkena, 2015eko uztailaren 29a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
Abuztuan eta iraileko lehenengo astean zehar, Urdaibai Bird Center-ek doako irtenaldi gidatuak eskainiko ditu astero, Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektuaren baitan askatutako arranoak behatzeko.
Arranotxoak, uztailaren hasieran Eskoziatik ekarriak, paduraren barnean kokaturiko egokitze- gune batetan egon dira orain arte, haien bizileku berrira, hau da, Urdaibaiko paduretako paisaiari egokitzen beren askapenatik Afrikan bi urte pasatu ondoren bere jaioterri-adoptiboa itzuli behar izango dutelako.
Uztaileko azken egunetan askatuak izan zirenetik, harrapari gazteak ingurutik aske ikus daitezke hegaz eta pausaturik edo bere lehenengo hegaldiak egiten ikustea erraza da, atseden hartzen edota arrantzan ikasten ikustea ere oso ohikoa da.
Horrela, ikuskizun honetaz gozatu eta arrano gazteak behatu nahi dutenek, Urdaibai Bird Center-eko teknikari baten laguntzarekin egin ahal izango dute. Gainera, hurbiltzen diren guztiei berreskurapen proiektuaren gorabeherak azalduko dizkiegu, baita hegazti paregabe hauei buruzko berezitasunak kontatu ere.
Irteerek, ordu eta erdi iraungo dute, abuztuaren7, 14, 21 eta 28an eta irailaren 4an izango dira, goizeko 10:00etan, Busturiako San Kristobal auzoko tren geltokitik abiatuko dira. Joan ahal izateko, aurretik izena ematea beharrezkoa da, eta gehienez ere 15 pertsonako taldea osatuko da saio bakoitzean.
Mota honetako irtenaldien helburu nagusienen artean, Erreserbaren balore naturalak zabaltzeaz gain Arrano Arrantzalearen berreskurapen proiektu inguruko ezagutzak sakontzean datza.
Erreserba egiteko telefono zenbakiak: 946 251 157 / 699 839 202