Urdaibai Bird Centerrek eta ENEEK-ek “Inguruko Hegaztiak” proiektuaren baitan partaidetza hitzarmen bat sinatu berri dute

Aranzadi

Asteazkena, 2015eko urtarrilaren 21a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Duela hiru urtetik martxan dagoen proiektu batez ari gara eta gaur egun batez ere Bizkaiko eta konkretuki Urdaibaiko 100 partaide inguru dituena, bai familiak eta eskolak. Esku artean dugun hau, Europa iparraldean eta bereziki Bretainia Handian oso erroturik dagoen proiektua da, non iazko urtean 500.000 familiak parte hartu baitzuten “Garden Birdwatch” deritzoten proiektuan.

Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiltzen dira, hegaztiei gure ortu eta lorategietan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz. Horrela, espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da..

Urdaibai Bird Center eta ENEEK-en artean adostutako akordioaren arabera, “Inguruko Hegaztiak” proiektuan erabiliko den janari guztiak, jatorri ekologikoa izango du, hala nola, ekilore haziek, artatxikiak zein kakahueteek, eta ahal den neurrian gure inguruan ekoitzitakoak izango dira, Ekilore eta artatxikia kasu, Arabako lautadetan ekoiztuak direnak eta ENEEK-k ziurtatuak daudenak.

Akordio honen baitan, aste honetan ENEEK-en inskribatutako eta “Inguruko Hegaztiak” proiektuan parte hartuko duten nekazari ekologikoen talde bat Urdaibai Bird Centerrera hurbildu da, proiektuari buruzko zehaztasunak ezagutzera eta gure inguruan aurki genitzaken hegazti basatiek fauna laguntzaile modura nekazaritza ekoizpenean dituzten onuren berri izateko asmoarekin. Nekazaritza ekologikoa naturarekin bat.

Hainbat izan ziren bisita honetan aztertu ziren gaiak:

- Kaskabeltz arruntek eta amilotx urdinek bezalako hegazti txikiek behin gure ortu eta lorategietan ezartzen direnean, egiten duten izugarrizko lana gure ustiategietako produktuentzako eta baita ere guretzat kaltegarriak diren hainbat intsektu espezien erauzketa lanetan.

- Gaueko harraparientzako habia-kutxak jartzeak sagu eta arratoien kontrolean nola lagundu dezakeen…

Proiektu honetan erabiltzeko hegaztientzako janari ekologikoa lortu nahi duen edonork, eskuragarri izango du Urdaibai Bird Centerreko instalazioetan.

Informazio gehiago UBC webgunean.