Urdaibai Bird Center, Europako Lurralde-Marketing sariaren garaile

Ornitologia

Asteazkena, 2018eko apirilaren 11a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadi zientzia elkarteak kudeatzen duen, UBCek irabazi zuen natura inguruko erakargarritasun eta promozioaren hobereneko mailan, GAIAren kolaborazioarekin . Sariok Place Marketing Forum sariketetan banatu dira Estrasburgon martxoaren 26 eta 27an burututako ekitaldian. Izan ere, ekitaldian nazioarteko 400 partaidetik gora parte hartu du.

http://placemarketingforum.com/representation-du-pm

Lurralde-Marketingerako Promoziorako Katedra bakarra da Europan, eta sona handiko 20 autoritate baino gehiagok sortu zuten Frantzian. Gaur egun, Europa osoko enpresa publiko eta pribatuen laguntza dauka. Entitate honek, nazioarteko “benchmarking”bat burutzen du, horrela, nazioarteko marketingaren praktikarik onenak saritzen ditu (Ekonomia garapena, berrikuntzarako inbertsioak, turismoaren kudeaketa, kirol-marketinga eta kulturala). Izan ere 2018. urtean Urdaibai Bird Center aukeratua izan da kudeatzen duen berrikuntza arloko eta zientzia-turismo jasangarria burutzeagatik.

Padurako behatoki ikusgarri honen gakoetariko bat, ekipamendu berean ikerketa, kontserbazioa, turismoa, formakuntza eta ingurumen hezkuntza bateratzea izan da, hori guzti hori, teknologia berrietan oinarrituta.

Europako Lurralde-Marketingerako Promoziorako Katedratik, Urdaibai Bird Centerrek balorazio oso positiboa izan du. Batez ere, Urdaibai Biosfera Erreserban kokatuta egoteak ematen dion singulartasuna eta duen kudeaketa plan berritzailea dela eta. Unescok ekonomia eta enpresa aktibitate alorrean egindako kalifikaziorako murrizketak kontutan hartuta, Urdaibai Bird Centerrek aurrera egin du. Izan ere, ikerketa, turismo jasangarri eta berrikuntza mailan abangoardian bait dago.

Oraingo hau, Lurralde-Marketingerako bosgarren sariketa izan da. Izan ere, Urdaibai Bird Centerren kasua, GAIA, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak aurkeztu zuen sariketan, entitate hau baita Urdaibai Bird Centerren kolaboratzailea berrikuntza eta teknologia berrien arloan.

Zentroarekin batera Martxoaren 27an Estrasburgon hurrengoko kasuak izan ziren sarituak: Val de Garonna-ko garapen turistikoa (Frantzia), Indianapoliseko 500. Jaialdia, “makesomething Edmonton” Kanadako plataforma, Eindhoven 365 ekimena eta Saint-Michelo de Chaillol herriko jaialdi kulturala. Lehenagoko sariketetan nazioarteko erreferente diren Medellingo hiriak, Oslo hiriaren turismorako proiektuak eta Connecticut-eko ezagutza-ekonomiaren kasuak izan ziren sarituak.

Europako Lurralde-Marketingerako Promoziorako Katedrak ematen duen sari honek, aukera paregabea eskaintzen du ingurugiroan, gizartean eta ekonomiaren kudeaketa jasangarri bat erakusteko; eta nola ez, GAIA eta Urdaibai Bird Centerren arteko kolaborazioak lortutako lankidetza ezin hobea aitortzeko.