Urdaibai Bird Centerrek bere eskola-bisiten programari eta arrano arrantzaleari buruzko ikastetxeentzako doako bisiten programa bereziari eutsi die urrian

Ornitologia

Astelehena, 2020eko irailaren 28a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Gehienez 20-25 ikasle izatea gomendatzen da taldeko, begirale bakoitzeko 10-12 ikasleko ratioa ziurtatzeko. Segurtasun distantziak mantenduko dira, betiere burbuila-taldeak mantenduz. Ikasleek eta irakasleek maskara nahitaez erabili beharko dute bisitetan, eta hidrogela eskuetan aplikatu beharko dute zentroko hainbat lekutan, beti ere, pertsonen arteko distantziak errespetatuz.

Era berean, Urrian zehar zabalik jarraitzen du Euskadiko arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuaren ezagutzan parte hartu nahi duten euskal eskola-taldeentzako doako bisiten programak; izan ere, 2020. urte honetan berrikuntza interesgarriak erakusten ditu 2013tik askatutako arranoen bilakaerari dagokionez. Gaur egun, 2013an askatutako aleetako batek (N4. eraztuna) 3 urte daramatza Etang de Leonen, Frantziako Landetan, korsikar eme batekin ugaltzen. 2015eko beste ale bat (34. eraztuna) aurten San Vicente de la Barqueran (Kantabria) bikotekidea lortu du eta esperoan gaude datorren urtean gauzatuko den ugalkeka.

eraztuna daraman Roy arranoak dagoeneko Afrikatik aldiz bueltatu da Euskal Herrira. Aurtengoan Orx Landetako hezegune batetako arrano eme batekin sortu du bikotea. Izan ere Orx-en arrano arrantzalearen proiektu bat daramate aurrera eta han hasitakoa da eme hori.

Datorren urtean ugaltzeko aukera izango dute, eta hori horrela gertatuko balitz, Euskal Herrian bi mendetan ematen den lehenengo ugalketa kasua litzateke.

Proiektutik bizirik atera diren beste arrano batzuk: 2014an askatutako PF eraztuna daukana eta 2016an askatutako U05 eraztuna duena dira. Hauek biak Landetan finkatu dira eta hainbat emerekin gorteatze jolasak egiten ikusi izan dira.

Bestalde P1. eraztuna duen arranoa 2013an askatu zen eta Somoko itsasadarrean, Santanderko badian ugalketa saiakeretan ari da. Errunaldi huts baten ondoren, eremu horretara itzultzen jarraitzen du duela 3 urtetik, gutxienez.

Euskal Herriko ikastetxe guztiei zuzendutako doako bisita hauetan parte hartu ahal izateko urrian zehar, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta DBHko 4. mailara bitartean, ikastetxeek Zentroko telefono hauetara deitu beharko dute aldez aurretik bisita erreserbatzeko:

Telf: 946 251 157 / 699 839 202

Ingurumen hezkuntzako proiektu hau Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen dute.