Urdaibaiko biosferan jaioko den lehen arrano arrantzalea

Aranzadi

Asteartea, 2021eko apirilaren 20a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Askok orduak eta orduak eman ditugu telebista edo ordenagailuaren pantaila aurrean Arrano bikote honen jarraipena zuzenean ikusten, eta itxaronaldiak merezi izan du! "Landak, Urdaibaiko arrano arrantzale emeak bere lehen arrautza jarri berri du". Hirugarren urteko eme gaztea denez, ziurrenik 2 arrautza errungo ditu, eme helduek 3 eta, salbuespen gisa, 4 erruten baitituzte.


Arrautzak egun eta erdian edo 2 egunetan erruten dituzte, eta zuzenean ikus genezake, ikusmin handiena gainera, inkubazioak irauten duen 35 egunetan izango da. Orain espero dugu Roy arrantzale bikaina izatea, eta lazunak, lupiak edo muxarrak habiara ekarriz, ikus-entzule guztien gozamena sortzea. Albiste itzel honek dagoeneko mugak gainditu ditu ere, eta Frantzia, Gales, Ingalaterra edo Eskoziako ikus-entzuleak, jatorri frantses-eskoziarreko familia honen bilakaeraren zain daude.


Goza dezagun pantaila txikitik guztiok arrano arrantzalearekin ondorengo esteken bidez.


Urdaibai Bird Center – Web-orria
http://www.birdcenter.org/eu/hegaztiak/webcam-aguila-pescadora-urdaibai


Urdaibai Bird Center – Youtube


https://www.youtube.com/channel/UCBeIuQX299e1MxFuSszHxtQ