www.ornitho.eus Eurobird portal-en partaide izatera pasa da

Ornitologia

Osteguna, 2015eko uztailaren 2a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Azken urte hauetan, asko ugaritu dira Europan hegaztien behaketak biltzeaz arduratzen diren web-atariak. Plataforma hauen estaldura, helburuak eta ezaugarri teknikoak ezberdinak izan arren, denen artean bildutako informazioak balio handia du bere osotasunean. Datu guzti hauek guztientzako erabilgarri den datu-base batean elkartzeko asmoz sortu da Euro Bird Portal.

Euro Bird Portal interneteko plataforma bat da, informazioa bildu eta aurrez aipaturiko atarientzako erabilgarri jartzen duena. Honek Europa mailan hegaztien banaketa espazio-tenporala aztertzeko ikerketak erraztuko ditu.

Gure plataforma, www.ornitho.eus, Aranzadi Zientzia Elkarteak izenpetutako akordioaren bidez, Euro Bird Portal-ek osatzen duen familia handiaren parte da dagoeneko. Xehetasun gehiago ezagutzeko, bisitatu zuzenean web-orria: www.eurobirdportal.org