Zalduako aztarnategi erromatarrean jarduera metalurgikoak garrantzia hartu du aurtengo kanpainan

Arkeologia / Arkeologia indusketa

Osteguna, 2023eko uztailaren 20a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 3 minutu

Honek eta beste aurkikuntza batzuek, 5 mendeetan zehar Nafarroako Pirinioetan kokatuta dagoen hiri honetan asentamendu erromatarren hipotesia bermatzen dituzte.

Zalduako aztarnategiak, 2022an 10 urte bete zituenak, gure historiaren aztarnak argitara ematen jarraitzen du. Kanpaina honetan, aurkikuntzarik esanguratsuenetako bat Antzinate Berantiar garaiko (K.o. III. mendearen bigarren erdian eta IV. mendearen hasieran) labe bat izan da. Oihane Mendizabal Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo eta indusketaren zuzendariak azaldu duenez, "seguruenik metalurgia lanak egiteko baliatua izan zen, inguruan brontzezko hainbat elementuren zati aurkitu direlako inguruan." Aurkitutako objektu horien artean aipagarriak dira bi brontzezko eskulturen zatiak, batetik zaldi txiki baten apatxa eta zangoa eta bestetik, beste animalia baten balizko adar zatia. Aurkikuntza horiek “beste behin metarlurgiak lurralde honetan izango zuen garrantzia azpimarratuko luke, baita inperioaren azken garaietan material metalikoak berrerabiltzeko joera” gaineratu du Mendizabalek.

Kanpaina honetan, termen eraikinaren iparraldean kokatutako bi gune induskatu dira. Gainontzeko eraikinean bezala erromatar garaian iraun duten fase ezberdinetako aztarnak identifikatu dira haien barnean, hau da, k.o. I-V. mendeetakoak. "Gehien aurkitu ditugun elementuak egunerokotasunari lotutakoak dira: zeramika ontziak, eraikuntza material zatiak, iltzeak, oinetakoen tatxetak, txanponak, animalia-hezurrak, etab. "adierazi du arkeologoak.

Oihane Mendizabalek UPV/EHUko aztarnategi garrantzitsu honetako doktore-tesia aurkeztuko du hilaren amaieran.

Zaldua, erromatar hiria Nafarroako Pirinioetan

Hirigune horren erdian tamaina handiko (800 m2) konplexu termal bat dago. 300 urte baino gehiagoko fase historiko ugari dituen eraikina. Denbora horretan guztian hainbat funtzio izan ditu, hala nola termak berak edo metalurgiarekin lotutako hainbat tailer, non burdina eta brontzea lantzen baitziren. Ibañetako pasabidetik gertu dagoen enklabe bat da, Pirinioez gaindiko bide nagusietako bat. https://www.es.zaldua.pyrena.eus/

Bisita gidatuak

15 eguneko lan-kanpaina hau uztailaren 10ean hasi zen. Nafarroako Gobernuak eta Auritz-Burgueteko Udalak finantzatu dute indusketa, eskualdeko gainerako udalen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin batera. Gainera, lantaldeak uztailaren 22an, larunbata, Ate Irekien Jardunaldia antolatu du 2023 kanpainan aurkitutakoa erakusteko. 45 minutu inguruko doako bisita gidatua egingo da, aurtengo indusketa-lanetan aurkitutako material esanguratsuenak ikusteko. Bisita euskaraz goizeko 11: 00etan izango da eta gaztelaniaz 12:00etan. Oinez edo bizikletaz hurbiltzea gomendagarriena bada ere, autoz iritsi ahal izango gara aztarnategira.