Zatoz Tolosako hegaztiak ezagutzera

Ornitologia

Asteazkena, 2015eko maiatzaren 13a — CEST

Irakurketa: 1 minutu

Ikastaroa maiatzak 15 eta 16an egingo da eta Beñat Diaz Aranzadiko ornitologoak aurkeztuko du.

MAIATZAK 15, 18:00 etan Tolosako Kultur Etxean



Ikastaroa: Hegaztien ekologia, biologia eta fenologiaren gainean oinarrizko azalpenak emango dira. Non bilatu eta nola ezagutu espezie ezberdinak. Ikastaro honen iraupena ordu erdikoa izango da.
Aurkezpena Beñat Diaz, Aranzadiko biologoaren esku.

MAIATZAK 16, 9:00etan

Irteera: Tolosa inguruko hegaztiak behatuko ditugu eta euren kantuak ikasi Mikel Olano ornitologoaren laguntzarekin.
Non elkartuko garen ostiraleko saioan zehaztuko da.

IZENA EMAN: 943466142 / idazkaritza@aranzadi.eus. Maiatzaren 13a baino lehen.