Zero Zabor Eskolak Ingurugelaren Ingurumen Hezkuntzako eskaintzan txertatu da

Aranzadi

Osteguna, 2015eko martxoaren 26a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Aranzadik hedapen hau gauzatzeko, alde batetik, “Ingurugela-CEIDA”ren gonbitea probestu egin du, Gipuzkoa mailan 2015eko lehen seihilabetekoan dituen Eskolako Agenda 21 koordinazio bileretan proiektua azalduz. Beste alde batetik, Sekuentzia Didaktikoaren laburpen diptiko bat Hego Euskal Herriko institutu guztietara postaz bidali egin da.

Lehen Hezkuntzako Hondakinen prebentzioa eta Konpostaren inguruko tailerrei dagokionez, aurtengo ikasturtean dagoeneko 18 ikastetxek parte hartu dute eta tailer hauen hedapenean asko lagunduko duen bide bat aurkitu berri du Aranzadik: “Ingurugela-CEIDA”-k EAEko eskolei zuzendurik duen Ingurumen Hezkuntza tailerren zerrendan sartu dira tailerrak. Beraz, eskolek Ingurumen Hezkuntzako hurrengo eskaintza jasotzen dutenean, Aranzadiren Zero Zabor Eskolak ekimena hautagai izango dute.

Ekimenaren informazio guztia honako web gunean dago: www.zerozaboreskolak.aranzadi.eus