Aranzadik Aste Santuan zientzia tailerrak egingo ditu umeentzat zuzenduak

Aranzadi

Ostirala, 2018eko martxoaren 16a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Ekintza hauetan parte hartzen duten umeak zientzialari, biologo, arkeologo eta astronomo bihurtuko dira.


Tailer hauek zientziara gerturatu, kontzeptu eta fenomeno zientifikoen ulermena sustatu eta gazteen jakin-mina eta interes zientifikoa bultzatzea dute helburu.


Horretarako diziplina anitzeko zenbait ekintza prestatu dira:


Biologia eta natura ardatz izango duten bi tailer:


Gure inguruan bizi diren animalien ezagutza handitzea dute helburu. Zehazki hegazti, anfibio eta narrastiena. Guregandik hurbil bizi diren hegazti espezieak ezagutzeko aukera izango dute eta hauen dinamika eta habitat ezberdinak ikusiko dituzte.


Natura eta biologia ardatz duen beste tailerra anfibio eta narrastiak izango ditu protagonista. Oso gutxi ezagutzen ditugun animalia hauek gugandik hurbil bizi dira eta tailer honetan parte hartzen duten umeek gertutik ikusi eta ukitu ahal izango dituzte, irteera bat egin behar delako.


Euskal Herriko bizimodu tradizionala ardatz izango duen tailer bat:


Tailer honetan parte hartzen duten umeek jokuen bitartez bizimodutradizionalean erabiltzen ziren hainbat elementu ikusi eta erabiltzen ikasikodute, adibidez: kaikua, argizaiola, laiak, erlauntzak, ...Euskal Herriko bizimodu tradizionala Tailer honetan parte hartzen duten umeek jokuen bitartez bizimodutradizionalean erabiltzen ziren hainbat elementu ikusi eta erabiltzen ikasikodute, adibidez: kaikua, argizaiola, laiak, erlauntzak, ...

Astronomia ardatz izango duen tailer bat:


Donostiatik ikusgai dauden izar eta konstelazioak ikusi eta irakurtzeko aukera egongo da, jolas ezberdinak erabiliaz.


Interesa duten familiek nahi duten tailerrean parte hartu dezakete. Tailer bakoitzeko prezioa 15 eurokoa da familiako kideren bat Aranzadiko bazkide direnentzat eta familia ugarientzako. Eta 20 euro bazkide ez direnentzat. Tailer guztietan parte hartu nahi duenak prezioa 55 eurokoa da bazkideentzat eta 75 ez bazkideentzat.


Izena emateko esteka honetan egin. Edo Aranzadi Zientzia Elkartera deitu behar da 9:00etatik 14:00etara 943 466142. Izena emateko epea martxoaren 28 arte dago irekita.


INFORMAZIOA