Zikoinak negua igarotzeko prestatzen ari dira

Ornitologia / Eraztuntze zientifikoa

Ostirala, 2024eko irailaren 20a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Berrogeita hamar zikoina inguru izan dira Donostiako Zorroaga Gainako elizan.

Espezie honetako hegazti gehienak penintsularen hegoalderantz abiatu dira jada, negua igarotzeko leku bat bilatzeko. Baina badira oraindik bidaia hau amaitu ez dutenak. Europa iparraldetik etorri eta bidaia luze baten ondoren, 700 kilometro jarraian egin baititzakete, atseden hartzea erabaki dute. “Gainera, atseden hori presio atmosferikoaren aldaketarekin batera gertatu da; hegaztiek nabaritu egiten dute, eta gelditzea eta aurrerago hagan egiten jarraitzea erabakitzen dute”, azaldu du Gorka Belamendia Aranzadiko ornitologoloak eta Euskadiko zikoinen erroldaren arduradunak.

Zikoinen talde honek, itxuraz, gehienak helduak dira, eta negua Afrikan, penintsularen hegoaldean edo Araban igarotzen jarraituko dute, ziurrenik. Horietako askok aspalditik aukeratu dute Araba urteko hilabeterik hotzenak geratzeko.