 |
 |
 |
Donamaria |
|
 |
|
 |
Berastegi, Balda, Donemiliaga |
 |
Galartza, Lasarte |
|
|
 |
Oñati, Jauregi-handi, Gabiria, Loiola |
 |
Artazubiaga, Zarautz, Etxebeltz, Lasa |
|
|
 |
Jauregi (Zerain), Zegama, Zumarraga, Olaso, Otalora |
 |
Murgia, Urtubia |
|
|
|
|
 |
|
|
 |
Erdi Aroko dorretxeek pairatutako bilakaerak
gizarte hartako norabidearen berri ematen digu.
Kontrako iritzia oso zabalduta badago ere, egun zutik
dirauten dorreak Ahaide Nagusien egoitzak berak direnik
ezin ziurtatu, ordea. Izan ere, Nagusien dorreak Gipuzkoak
eta Gaztelako Enrike IV.ak elkarrekin egin zituzten ekintzen
ondorioz birrinduak izan ziren.
Itxura guztien arabera, etxe hauen aurkako zigorra erabatekoa
izan zen. Pentsatu ohi denaren kontra, zigorra ez omen
zen mugatu goiko solairuak eranstera, dorreen garaiera
kamustera ala gerra-egiturak kentzera. Nagusi garrantzitsuen
etxebizitza, egoitza eta boterearen sorburu ziren gotorlekuak
bota eta txikitu egin ziren.
|
 |
Donamaria
Hau da behintzat J.M. Gonzalez Cembellinen
adituaren ekarpena eta Aranzadi Zientzi Elkarteak garatu
dituen hainbat indusketatan (Galartza, Igartza www.igartza.net-,
Iturriotz,...) berretsi izan dena.
|
 |
Donamaria |
|
 |
Galartza, Lasarte
Gero, noski, Ahaideek dorre berriak altxatu zituzten. Horretarako, baina, ez zuten zertan aurreko oina erabili. Izan ere, eraikin berriak garai berrietarako egokitzen hasi zituzten. Dorreak baino, jauregiak egin zituzten. Askotan, gainera, erabat berriak ziren jauregiak: itxuraz zein helburuz.
Honen inguruan hau da Lope Garzia Salazarrek esaten zuena: En el año del Señor
de UCCCCLVII (1457) años, se levantaron las ermandades
de la Provinçia de Guipuzcoa contra todos los parientes
mayores, no acatando a Oñes ni a Gamboa, porque
fazian e consentian muchos robos e malifiçios en
la tierra e en los caminos e en todos los logares. E faziendoles
pagar todos los malefiçios e derribanronles todas
las casas fuertes, que una sola no dexaron en toda la
Provinçia,....
Gaztelako errege Enrike IV.ak emandako hainbat ebazpenatan
ere, dorreak erabat txikituak izan zirela berresten da.
Hasierako aginduetan, gainera, botatako dorreak erretzea
agintzen zen. Gerora, materialak berriz erabil ahal izateko,
ez erretzea deliberatu bazuen ere.
Hau dela eta, orokorrean dorretxeek Ahaideen bilakaera
bera izan zutela esan daiteke. Hiribilduetan egokitu diren
leinuek ere etxe berriak eraikitzen zituzten. Dorreak
ez ezik, etxe dotoreak.
|
 |
Galartza |
 |
Artazubiaga |
|
 |
Artazubiaga, Zarautz, Etxebeltz, Lasa
Bestalde, Handikien interesak Gipuzkoatik aldendu eta Gaztelako zein Frantziako beste sendi ahaltsu eta handiekin bat egin ahala, etxe hauekiko loturak lausotzen ziren.
|
 |
Lasa |
|
 |
Murgia, Urtubia
Asko eta asko nekazaritzarako egokitu ziren, Jaun Handiek maiztertzan ematen zutenak.
|
 |
Murgia |
|
 |
Berastegi, Balda, Donemiliaga
Azkenik, leinu askori gertatu bezala, dorre ugari desagertu egin da. Utziak, ala hirigintzak eskatzen zituen behar berrien mesederako. Birrinduak izan ez ziren dorreek ere antzeko patua ezagutuko zuten mendeetan zehar. Gotorleku hauekin agertzen ziren bestalako osagaiak -harresiak, lubakiak,...- zein eraikinak burdinolak, errotak,...- ere desagertu egin dira.
|
 |
Balda |
|
 |
Oñati, Jauregi-handi, Gabiria, Loiola
Indusketa arkeologiko berriak antolatu, eta dokumentazio
lanak taxuz jorratu arte, nekez berreskuratuko dugu
dorretxeen oroimen fisikoa. Arlo honetan, beraz, asko
dago egiteko. Ikerketa serio, berritzaile eta gaurkotuek
baizik ez dute argituko dorre, jauregi eta abarren tipologiak,
moldaketak eta bilakaera historikoak nolakoak izan diren.
|
 |
Jauregi |
|
 |
Jauregi (Zerain), Zegama, Zumarraga, Olaso, Otalora
|
 |
Jauregi (Zerain) |
|
|
 |
 |
 |
Donamaria |
|
 |
|
 |
Berastegi, Balda, Donemiliaga |
 |
Galartza, Lasarte |
|
|
 |
Oñati, Jauregi-handi, Gabiria, Loiola |
 |
Artazubiaga, Zarautz, Etxebeltz, Lasa |
|
|
 |
Jauregi (Zerain), Zegama, Zumarraga, Olaso, Otalora |
 |
Murgia, Urtubia |
|
|
|
|
|
 |