 |
 |
|
|
Bandoen ezaugarriak aipatzerakoan, gerra
egiteko gaitasuna eta beharra azpimarratu dugu. Izan ere,
orduko gizartetik jaso dugun irudirik nabarmenena bandoen
gerratea da.
Bandoen gerratea XIV-XV. mendeetan euskal lurraldeetan
gertatu ziren gizarte-liskartzat jo dezakegu. Gatazka
luze honetan, leinuen arteko mendeku eta erronkak edo
Ahaide Nagusien arteko lehiakortasuna ez ezik, bestelako
osagaiak nahasten ziren.
Batetik, Ahaide Nagusien agintekeriak menpekoengan, eta
menpekoak lortzeko saioetan, sortzen zuen bortxazko egoera.
Bestetik, Nagusien sistematik kanpo baina aldamenean
kokatzen ziren hiribilduak hartu behar dira kontutan.
Hiribilduak gobernatzen zituzten udalbatzek bi helburu
agertzen zituzten. |
|
- Lehenengoa, Bandoetako hatzaparretatik at irautea, bere burua babesteko indarra erabiltzen zutela.
- Bigarrena, inguruko jarduera bere onerako bideratzea, beharrezkoa izanez gero leinuen aurka lehiatuz.
|
|
Egoera hau gehiago korapilatzen zen hiribildu batzuetan, kanpoko bandoekiko harreman estuak zituzten alderdiak agertzen zirenean.
Azkenik, ezin dugu alboratu, garai berean eta Nafarroako
Erresumaren kalterako, Gaztelako erregea bere agintea
euskal lurraldeetan hedatzen ari zela.
Jaun-Andere Nagusiek aldarrikatzen zuten balio gehiago izatea (valer más) gerra honetan kolokan zegoela esan dezakegu, betiere horren atzean errenta eta menpeko gehiago izatea, batetik, eta bestetik, ohorea eta ausardia zeudela ulertzen baldin badugu.
|
|
 |
 |
|
|
 |