Ahaide Nagusiak
Lurralde Historikoek bilakaera historikoa izan dutela sarri ahazten dugula ematen du. Gipuzkoaren osagaiak eta mugak aldakorrak izan dira denboran zehar. Eta Gipuzkoaren izaera juridikoa eta politikoa mamitu arte ere, gertakizun historiko asko jazo egin dira. Web gune hau 1300-1550 urteen bitartean kokatuko genuke. Hau da, Gipuzkoako antolakuntza probintziala gauzatu aurretik. Ahaide Nagusien garaia da.
Bi Bando
XIV. mendean zehar bi alderdi eratu eta gorpuztu ziren Euskal Herrian zehar, eta bereziki Gipuzkoan.

Bando Gerratea
Bi alderdi hauen garapenak, bizimoldeak eta irauteko bideak gerra egoera sortu zuten. Guda honen une gorena XIV. mendearen bukaera eta XV. mendearen hasieran izan zen.
Bandoen Amaiera
Hiribilduak oinarri hartuta, egitura politiko berria sortu zen Gipuzkoan. Gipuzkoako Probintziak Ahaide Nagusiak gainditu eta leinuak irentsi egin zituen.
Dorretxeak
Gizarte hartako aztarna material gutxi kontserbatu da. Dorretxeak leinuen sorburu eta ospearen erakusle ziren. Tamalez, egun ikus ditzakegun dorretxe gehienak ez dira Ahaide Nagusien egoitza izan.
Eresiak
Banderizoen gerrateak oihartzun handia izan omen zuen ahozko literaturan. Borrokaldiak, mendekuak, eta bestelako pasadizoak bertsoka eta koplaka kontatzen ziren.
Bibliografia
Adituen ekarpen berriak Deustuko Unibertsitatetik (E. Barrena, J.A. Marin, J.A.Achón) eta Euskal Herriko Unibertsitatetik (J.A. Fernández de Larrea, J.R. Diaz de Durana) etorri dira nagusiki.
Hauekin batera, Aranzadi Zientzi Elkarteak egin dituen hainbat indusketek (Igartza, Galartza,...) eta Gonzalez Cembellínek dorretxeei buruz plazaratutako hausnarketak ere datu berriak ekarri dituzte.
Ahaide Nagusiak Bi bando Bando Gerratea Bandoen Amaiera Dorretxeak Eresiak Bibliografia
Gune honen bitartez, Aranzadi Zientzi Elkarteak bi helburu bete nahi ditu:
  • Batetik, Erdi Aroko Gipuzkoako bandoei buruz egin diren azken ikerketen emaitzak publiko zabalari gerturatzea. Izan ere, bai historiaren aldetik bai eta arkeologiaren aldetik ere, adituek ideia berritzaileak plazaratu dituzte.
  • Bestetik, gazteluak.net guneari jarraipena emanez, Gipuzkoako Probintziaren eraketaren inguruan oinarrizko informazio historikoa zein arkeologikoa eskuragai jartzen jarraitu nahi du Elkarte honek.
Beraz, kultur hedapenari begira eginiko gunea dugu honako hau. Gure asmoa ideia nagusiak plazaratzea izan da, gehiago sakondu nahi duenari bidea erraztuz.
Erdi Aroko zaleen esteka interesgarriak:
www.ringsurf.com/netring?ring=75years;action=list
www.guerriers-avalon.org/cadres.html


Web gune hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz eratu da.
Eragin.comek diseinatu eta ekoiztu du Aranzadi Zientzi Elkartearentzat.

info@ereiten.com