Saila: Entomologia

Gaia: Dibulgazioa

Polinizatzaileak greban

Polinizazioan herritarrak sentzibilizatzen.

ekaina

2024

ekaina

2025

Abian

Espezieen desagerpena errealitate bat da mundu osoan. Hala ere, kasu batzuetan oharkabean pasatzen da, bereziki popularrak ez diren espezieekin. Hau da intsektuen kasua. Baina agian oraindik ez zara erabat jabetu...

Parke eta lorategietan tximeleta eta intsektu gehiago ikustea faltan botatzen duzu? Gero eta isilagoak egiten zaizkizu landa-ibilaldiak? Baietz erantzun baduzu, edo behintzat horrek pentsarazi badizu, behatzailea zarela da.

Etengabe burrunba dabiltzaten gure bizilagun txikiek elikagai gisa balio dute, materia organikoa birziklatzen dute, lurra ongarritzen dute, izurriteak kontrolatzen dituzte, botikak ematen dizkigute, ehunak, etab. Eta noski polinizazioaren protagonistak dira. Hori gabe loreak eta elikadura-labore asko galduko genituzke. Ekosistemen orekari eta gure ongizateari laguntzen diote, haien habitaten degradazioari, kutsadurari, klima-aldaketari eta nekazaritza intentsiboari aurre egiten dieten bitartean.

Duela gutxi egindako azterketen arabera, intsektuen populazio mundiala, milaka espezie polinizatzaile barne, aurrekaririk gabeko abiaduran desagertzen ari da, eta, dirudienez, herritar gisa, oraindik ez gara jabetzen desagertze isil horrek guztioi kalte egiten digula.

Egoera horren aurrean, Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Sailak intsektu polinizatzaileen inguruan herritarrak sentsibilizatzeko ekintza bat proposatzen du. Horretarako, argazkigintza eta ilustrazioa erabiliko dira tresna artistiko gisa herritarrak beren hiri-ingurunean deskubritzera motibatzeko, eta horiei buruz ikasteko eta baloratzeko.

Proiektuak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola sare sozialetako erronkak (#polenbila) eta polinizatzaileei buruzko argazki-lehiaketa bat. Lehiaketa hori kultura-ekitaldi batekin amaituko da, eta bertan hitzaldia, argazki-erakusketa, parke publiko batetik paseoa eta ilustrazio-tailerra egongo dira, polinizatzaileei buruz ikasitakoa probatzeko.

Aldaketaren parte izatera animatzen zara?

Informazio gehiago hemen: @burrunba_zumbido