Arkeologia Laborategiaren 2020rako deialdia

2020/09/03

Ikerketa arkeologikoan landa lanaz gain laborategiko lana ere egin behar izaten da. Hori dela eta, material arkeologikoaren tratamendu, kudeaketa eta espezializazioan sakondu nahi duten pertsonei bideratutako jarduera da hau.

Bertan, aztarnategietatik iristen den materiala prozesatuko da: garbiketa, katalogatze (siglaketa), argazkiak atera, datu baseak osatu, eta sailkatze lanak egingo dira. Horretaz gain, material arkeologikoaren tratamendu eta ikerketari buruzko prestakuntza osagarria ere eskainiko da: hitzaldiak, bisitak edo marrazketa arkeologikoko praktikak eskainiko dira.

Laborategi lanetan parte hartzeko ez da gariari buruzko aurretiazko jakintza teknikorik izan behar, ikasi eta lan egiteko gogoa soilik. Irailean eta urrian antolatuko da jarduera Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostian duen egoitzan.

Egutegia irailean: 7, 14, 21 eta 23. Garbiketa, sailkapena eta katalogazioa (siglaketa)

Egutegia urrian: 5, 8, 19 eta 26. Katalogazioa (siglaketa), inbentarioa, datu basea eta argazkia ateratzea.

Ordutegia: 10:30-13:30 eta 14:30-17:30.

Izen ematea eta asistentzia: egunka, hilabeteka (goiz, arratsalde edo egun osoa) edo jarduera guztirako (bi hilabetetarako) izen emateko aukera izango da. Parte hartzeko aukera izen emate ordenaren araberakoa izango da, baina hilabete edo jarduera osoa aukeratzen dutenek lehentasuna izango dute. 15 ordutik gora egiten dutenek parte hartze ziurtagiria eskuratuko dute. Aforoa mugatua izango da.

Hizkuntza: euskara/ gaztelania

Arduraduna: Oihane Mendizabal Sandonís (omendizabal@aranzadi.eus)

Laborategiko jarduera doakoa da baina ez ditu barne hartzen ez garraio ezta mantenu gastuak ere.

Parte hartzeko bete formularioa:

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net