Indarrean diren arkeologia-lanak (praktiken eta prestakuntza ikastaroen eskaintza)

Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen duen jarduera nagusietako bat dira. Koba, dolmen, herrixka, galtzada, gaztelu, ermita eta abarretan erregistratzen den informazioa ezinbestekoa da gure iragana ezagutzeko eta gure ondarea kontserbatzeko.

Aranzadiren ikerketa arkeologiko horiek bertako zuzendarien, ikasleen eta bertan inplikatutako pertsona guztien boluntariotza-lanari esker egiten dira. Era berean, udalekin eta aztarnategiak dituzten udalerrietako herritarrekin lankidetzan garatzen dira. Hori guztia dela eta, eskerrak eman nahi ditugu boluntariotza arkeologiko horrengatik; izan ere, horrela izan ezean, proiektuak ezingo lirateke burutu. Parte hartzeko, laguntzeko eta ikasteko interesa duten pertsonen eskariari erantzuteko, informazio-liburuxka egin da aurten ere; bertan, Aranzadik 2021ean jendearentzat zabalik dituen indusketen oinarrizko informazioa aurkituko duzu.

Aranzadiko indusketetan parte hartu nahi baduzu elkarteko bazkide izatea derrigorrezkoa da. Indusketa batetarako hautatua bazara eta bazkidea ez bazara, esteka honetan bazkide-alta eskatu beharko duzu.

Interesa baduzu, izena eman dezakezu ondorengo formularioan 2021ko ekainaren 11ra arte:

ARKEOLOGIA liburuxka

FORMULARIOA 2021

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net