Praileaitz I: Iragana, oraina eta etorkizuna

2017/05/22

Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan, Praileaitz I haitzuloaren liburua aurkeztu da. Barrunbe honetan 2000 eta 2009 urte artean egin diren lanak batzen ditu monografiko honek. Deban kokatua dagoen aztarnategi honen ezaugarri garrantzitsuenen berrikuste bat egiten du publikazioak,baita Paleolitiko (Goikoa eta Erdia) denboraldiko ikerketa berriak jarraitzeko ikuspuntuak azaldu ere, gehien bat, duela gutxi aurkitu diren guneak, denetatik kronologia zaharrenekoak dinerak.

Aurkezpenean María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Pedro Bengoetxea, Debako alkatea; eta Xabier Peñalver, Sonia San José eta Jose Antonio Mujika-Alustiza, liburuaren editoreak egon dira. Monografiko hau Aranzadi Zientzia Elkarteak bultzatutako Munibe Monographs, Anthropology and Archaeology Series publikazioaren lehenengo liburukia da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, udaletxe desberdinen eta beste agente pribatuen laguntzari esker plazaratuta.

Xabier Peñalver indusketa eta ikerketa proiektuaren zuzendariak, Sonia San Jose arkeologoak eta Jose Antonio Mujika-Alustiza historian Doktoreak editatu dute liburua. Aldiz,eremu eta laborategi lanak burutzeko, Peñalverrek zuzendutako jakintza alor anitzeko talde bat beharrezkoa izan da . Herrialde desberdinetako 20 erakunde  eta 38 ikertzailez osatuta dagoena.

Liburuaren sortze prozesua ikerketa proiektuarekin batera hasi zen, orain dela 17 urte baino gehiago, 2000. urtean, hain zuzen. Monografikoa paperezko edizioan zein bertsio digital librean atera da, azken hau, Aranzadiko webgunean artikulutan banatuta ikus daiteke (http://www.aranzadi.eus/munibe-monographs-anthropology-and-archaeology-series-1).

Indusketa arkeologikoen garrantzia iragana berregiteko gaitasuna dela azpimarratu nahi izan du Peñalverrek. Arkeologoaren hitzetan “ Praileaitz I kobazuloan, non kultura jarduerak eta eta erritoak egon ziren, aurkikuntza garrantzitsuenak29 zintzilikari izan dira, gehienak harri beltzak eta dekoratuak, lepokotan multzokatuak; gainera okrezko arkatzak eta beste motatako arte higigarria  azaleratu da. Hori gutxi balitz,  barrunbean  labar pinturen zantzuak ere agertu dira “.  Peñalverrek  “lan egiteko prestutasuna momentu orotan adierazi duen lantaldea” eskertu nahi izan du, eta “Europako hezkuntza eta kulturan ospe handiko pertsonen” laguntza goraipatu du.

Guzti horretaz hitz egiteko, datorren ostiralean, maiatzak 26, arratsaldeko 19:00etan Koldo Mitxelenan Praileaitz I: iragana, orainaldia eta etorkizuna hitzaldia emango da.

Aurkikuntza baten kronologia

Praileaitz I haitzuloa, zeinaren diziplinarteko memoria aurkezten den, Praileaitz mendian dago. Mendi horrek jatorrian itxura konikoa zuen eta kobazulo ugari, baina horietako asko eta asko suntsitu egin ditu bertan dagoen harrobiak (ustiapenak jardunean oraindik gaur egun), eta, egun mendiaren periferiaren zati txiki bat baino ez da geratzen. Desagertutako leku horietako bat Praileaitz II haitzuloa da, zeina “presako prozeduraren” bidez indusi zen 1988. eta 1989. urteetan. Haitzulo horren leherketa ondo ikusten da ingurutik ateratako argazki batzuetan.

Praileaitz I haitzuloa 1983an aurkitu zen, eta bere patua hurrean zuen aipatutakoaren bera zen. Harik eta haitzuloaren jalkin arkeologikoa erabat hustu arte industeko agindua beteta, bertan dagoen legar-harrobiak irentsiko zuen.

Behe Madeleine aldiko multzokatutako zintzilikario litikoen aurkikuntza garrantzitsuek, beste arte higigarri-elementu batzuek, erabilitako okrezko arkatzek, sutondoek eta abarrek adierazten zuten errituzko edo kultura-ekintzak egiten zituzten leku berezia zela, baina ez zen nahikoa izan Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailarentzat suntsiketatik libratzeko. Aztarnategia hustu arte segitu behar zen lanean, eta gero desager zedila lasai asko.

Baina indusketa prozesuan sekulako aurkikuntza egin zen: hainbat labarretako margo paleolitiko, haitzuloaren leku sakonenetan. Eta horrek esan nahi zuen legez haitzuloa ezin zela birrindu.

Handik aurrera ekin zioten babes-dekretuak lantzeari: 50 metro gehienez galeria “ezagunetik” aurrera. Ez dira kontuan hartzen (gaur egun ere ez dira kontuan hartzen) jalkin emankorrez betetako galeriak, ez baitira oraindik indusi. Eta harrobiak jarraitzen zuen  (eta jarraitzen du) aurrera.

Babesa aldi baterako 65 metrora handitu eta gero, egun 50 metrora itzuli da. Bitartean, eta bi urteko etenaldiaren ondoren, 2012.urtetik buztinez betetako galeriak industen segitzen dira, non beste espazio batzuk zabaldu ez ezik, Erdi Peleolitikoari dagozkion maila batzuetara iritsi dira.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net