Enpresa, instituzio eta norbanakoentzako zerbitzuak

Aranzadik ondare historiko-arkeologikoa ikertu, kontserbatu, babestu eta hedatzeko lanak egiten ditu.
Gainera, ondareari lotutako kontsultei arreta ematen diegu.
Horrelako zerbitzu bat behar baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Ematen ditugun zerbitzuak:

  • Indusketak, hondeaketak eta prospekzio arkeologikoak egin.
  • Lanen (lur-mugimenduak, soilketak,…) kontrol arkeologikoa egin.
  • Ondareari buruzko inpaktua aztertu.
  • Azterketa historiko-arkeologikoak eta dokumentalak egin.
  • Ondasun higiezinak eta higigarriak aztertu eta baloratu.
  • Aztarnategien inbentarioa egin eta katalogatu (karta arkeologikoak).
  • Hirigintza-planeamenduko arauei buruzko lege-aholkularitza eman.
  • Ondareari lotutako kontsultei arreta eman.
  • Argitalpenak egin.
  • Ondare-elementuei museo-jitea eman eta seinaleak jarri.
  • Erakusketak antolatu.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net