Pirinioak zeharkatzen dituen galtzada erromatarrari buruzko ikerketarik osoena biltzen duen webgunea

2021/11/22

Aranzadik zuzendutako Calzadaromanadelpirineo titulua duen proiektu dibulgatibo honek, erromako galtzadaren inguruan dagoen informazioa biltzeko sortu da. Bertan eskuragarri daude erromatar galtzadaren inguruan orain arte landutako ikerketa arkeologiko, dokumental, eta argitaratutako xehetasun guztiak. Baita, miliario eta epigrafiari buruzko datuak ere.

Galtzadari buruzko informazio teknikoaz, argazkiez eta ikerketa arkeologikoez gain, webguneak ere lurralde horietako datu praktiko eta turistikoak biltzen ditu, hots: lotura duten intereseko guneak, ibilbideak, paisaia eta abar.
Pirinioetako lurralde-eremuan inskribatutako erakundeei zuzendutako diru-laguntzari esker gauzatu da proiektua. Nafarroako Gobernuak Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Orokorretik ateratako laguntza, Pirinio eremuetako birpopulazioa eta berraktibaziorako jarri zituen abian eta ildo horretan 2021eko deialdian Nagoreko Kontzejuak eraman du aurrera ekimena.
Hala ere, proiektu honetan elkarlanean parte hartu dute beste hainbat udalerrik hala nola Luzaide, Auritz, Erroibar, Artzibarreko Udalek eta Aurizberriko kontzejuak.
https://www.calzadaromanadelpirineo.eus/eu/

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net