Aranzadik 1936-1945 urte bitartean Donostian giza eskubideen urraketak jasan zutenen webgunea sortu du
Aranzadi / Gerra Zibila
Astelehena, 2019eko apirilaren 1a — CEST
Irakurketa: 3 minutu
Aurkezpen ekitaldia Aranzadiko Zorroagako egoitzan egin da 11:30etan, eta Eneko Goia Donostiako alkateak, Jokin Otamendi Aranzadiko lehendakariak, Javi Buces ikerlaria eta proiektuaren koordinatzaileak eta Paco Etxeberria Aranzadiko Antropologia saileko zuzendariak parte hartu dute.
Donostia 1936 - 1945 giza eskubideen urraketa sufritu zutenen donostiarren izenak edo Donostian gertatutakoak bildu ditu. Proiektua aurrera ateratzeko Aranzadiko diziplina anitzeko talde batek bi urte baino gehiago eman ditu hainbat artxibotan (elizakoak, militarrak, probintziakoak, etab.) ikertzen eta errepresaliatuei buruzko informazioa jasotzen duten argitalpen guztiak errepasatzen. Artxibo eta argitalpen horietan agertu diren izen guztiak kontrastatu dira, banan-banan, eta gero, proiektu honetarako sortutako datu-basean sartu dira, Gogora Institutuak oinarrizko giza eskubideen urraketen inguruan ezarritako kategorien irizpidea jarraituz.
Hornitzen joango den webgune bizia
Donostia 1936-1945 orain arte giza eskubideen urraketen inguruan Euskal Herrian aurkeztu den datu baserik osatuena da. Izan ere proiektu honetan 7000 pertsonen izenekin lan egin da eta biografia hauek apirilean zehar kontsultagai egongo dira. Kasu batzuetan testigantzak, bideoak, argazkiak eta agiritegietatik ateratako jatorrizko dokumentazioa eskuragarri egongo da. Horien artean, espetxeetako fitxak, gerra-kontseiluak, dokumentazio penitentziala, dokumentazio pertsonala: eskutitzak, marrazkiak, zorion-agurra eta argazkiak, etab. Ikusgai egongo da. 6000 dokumentu desberdin eskaneatu dira: 800 dokumentu pertsonal eta 5200 dokumentu ofizial. Hauek dira ikerlariek lortu dituzten datuetatik atera daitezken ondorioak:
- % 14 emakumeak dira.
- % 30 hildakoak. Heriotza-zigorra dela edo judizioz kanpo exekutatu eta fusilatuak; gaixotasun batengatik kartzelan hildakoak; soldaduak ez direnak baina akzio-gerran hildakoak, gehiengoa bonbardaketetan; borrokan hildakoak; errepublikarrek eraildakoak.
- %53ak kartzelan sartuak izan ziren Gerra Kontseilua bukatuta; edo kontzentrazio-esparruan sartuak izan ziren, Lan Batailoian, Presoentzat militarizatutako koloniak edo delitu arruntak kasu.
- %0,5 egoera ezberdinetan desagertutakoak. Horietatik erdia hilda agertu da, batzuk fusilatuak.
- %18ak errepresioa jasan zuten, esaterako gaitasungabetzea, ondasunen konfiskazioa, garbiketa, desterrua edo erbesteratzea.
- %13a gerraren ondorioz erbesteratuak, horietatik gehienak (%11,5) “gerrako umeak” deritzonak.
- Erregistroen %60an jaioterria berreskuratu da, honako datuak eratorriaz:
- %37a Euskal Herrian jaio zen, horietatik %29a Gipuzkoan eta %17a Donostian.
- %20a Estatu Espainiarran jaio ziren.
- Gainontzeko %3a atzerritarrak ziren, hainbat herrialdetakoak: Errusia, Portugal, Frantzia, Herbehereak, Argentina. Gutxi batzuk Polonia, Italia, Moroco, Kuba eta Alemanian jaiotakoak ziren.
- Erregistroen %89an bizilekua zehaztea lortu da, ondorengo datuak eratorri direlarik:
- %78a Euskal Herrian bizi zen, horietatik %74ª Gipuzkoan eta %62ª Donostia.
- %10ª Estatu Espainiarran bizi zen
- %1ª atzerrian zuen bizilekua, Errusian, Herbeheretan, Frantzian, Morocon, Polonian, Portugalen eta Erresuma Batuan, besteak beste.
Hori gutxi balitz, aipatzekoa da Donostia bezalako hiri batean horrelako lana amaitutzat ematea ezinezkoa dela. Errepresaliatuak falta dira, eta zailtasunak izan arren (besteak beste, 80 urte duten artxiboak eskuratzea) lanean jarraitu beharra dago. Beraz proiektua irekita jarraituko du. Garrantzitsua da hori nabarmentzea: proiektu bizia da eta irekita mantenduko da kasu berriak sartzeko edo edozein akats zuzentzeko helburuarekin. Horretarako, biktimen eta biktimen senideen bultzada ezinbestekoa izango da.
Aurkezpenean udaleko talde politiko guztien ordezkariak.