1936ko kolpe militarraren ostean eraildako bi gazteen gorputzak berreskuratu dituzte Artaizen (Untzitibar)

Antropologia

Astelehena, 2018eko abuztuaren 20a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Momentuz Artaizen berreskuratutako bi gazteen identitatea ezezaguna da. Hala ere, Untzitibarreko Udalak hilketaren ostean idatzitako dokumentuak arakatu ditu eta bi gazteen deskribapena azaldu da, Erriberako jornalariak zirela dioena, haietako bat oso gaztea,18 urtekoa. Bi gorpuzkinak behar bezala identifikatzeko Aranzadik laborategi lanak egin eta Nafarroako Gobernuako duen DNA Bankura gehituko dira.

Ekintza hau Nafarroako Gobernuak duen Deshobiratze Programaren baitan kokatzen da, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Orokorrak bultzatu duena. Honen bitartez Gobernuak Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen hitzarmena betetzen ari da eta orain arte 74 gorputz berreskuratu dira. Hauetatik 21 pertsona identifikatu dira eta haien familiei gorpuzkinak bueltatu zaizkie.

Artaizen egindako azken indusketa honetara Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria gerturatu da, Ezkaba mendian dagoen Botilen Hilerriko kontsolidazio lanetan dauden gazteekin batera. Bertan hobi komunean egindako lanak ikusteko aukera izan zuten, oroimen historikoaren hedapena jorratzeko helburuarekin.