Aranzadik 1960-2018 urteen bitartean gertatutako giza eskubideen urraketei buruzko txostena aurkeztu du Hernanin
Asteazkena, 2019eko urtarrilaren 23a — CEST
Irakurketa: 2 minutu
1960-2018 denbora tartea hartuko du ikerlan horrek. Apirilean ekin zion Aranzadik ikerketa lanari eta gaur bertan plazaratu da prentsaurrekoan. Lan hori egitea adostu zen Hernaniko udal talde guztien artean eta denak parte hartu dute gaur aurkezpenean.
Javier Buces Aranzadiko ikerlaria da proiektuaren arduraduna. Hark azaldu duenez, “proiektu honen helburua da jakitea zer gertatu den Hernanin eta jasotzea hernaniarren aurka azken hamarkadetan egin diren giza eskubideen urraketak. Errelatoa egin gabe, kontakizunari buruzko dialektiketan sartu gabe, baina bai gertatukoa testuinguruan jartzen, hainbat artxibotan ikertzen eta testigantzak jasotzen”.
- Bizitzarako eskubidea urratzea
- Osotasun fisiko, psikiko eta morala urratzea
- Pertsonei egindako mehatxu larriak
- Estortsio ekonomikoa
- Ondasun materialen aurkako motibazio politikoko atentatuak
- Beste urraketa batzuk
- Motibazio politikoko biolentziak eragindako beste gertaera batzuk, ondorioa heriotza izan zutenak.
- Motibazio politikoko biolentziak eragindako beste gertaera batzuk. Zauriak eta lesioak.