50 urte mikologia lantzen eta gizarteratzen

Mikologia

Ostirala, 2015eko urriaren 9a — CEST

Irakurketa: 2 minutu


Juantxo Agirrek, Aranzadi Zientzia Elkarteko Idazkari Nagusiak, gogorarazi nahi izan zuen orduko bolondresen lanak orain hartzen duen garrantzia. Kontutan izanik, urte horietan Unibertsitaterik ez zegoela.

Honez gain, Mikologia Saileko zuzendariak Pedro Arrillagak, makila bat eta bereizgarria jaso zuen alkatearen eskutik, azken 20 urteotan sailaren zuzendaritzapean lan egiteagatik.

Ekitaldira Sailaren hiru sortzaile bertaratu ziren, 1965.urtean mikologia ikertzen hasi zirenak, alegia. Xabier Laskibar, Jose Miguel Elosegui eta Jose Miguel Larrañaga.

Urteurrena ospatzeko Aranzadi Zientzia Elkarteak bi liburu editatu ditu Euskal Herriko Mikologiaren inguruan eta bertan ikusgai daude zientzia honetan egin diren lan, ikerketa eta kalitate ezinhobeko argazki berriak.

XL MIKOLOGIA JARDUNALDIAK

Aurtengo XL. Mikologia Jardunaldiak urriaren 8tik 11ra Aranzadiko egoitzan ospe internazionala duten ikerlariek hitzaldiak eskainiko dituzte. Hauen artean Enrique Rubio Dominguez “Los ascomicetos, el mundo de los hongos diminutos” izeneko hitzaldia aurkeztuko du eta Ibai Olariagak “Aportaciones de la biología molecular al estudio del género Cantharellus en Europa”. Honez gain, Iberiar Penintsulako, Balear irletako, Kanarietako eta Marokoko 180 mikologo baino gehiago gonbidatuak izan dira.