Botanika / Herbarioa, Habitaten jarraipena eta kontserbazioa
Lehen Phyloflora-Pyr sinposioa
PHYLOFLORA-PYRen helburua da Pirinioez gaindiko komunitate botanikoaren oinarriak ezartzea eta hura batzea Pirinioetako floraren lehen online gakoak egiteko. Azaroaren 4, 5 eta 6an PHYLOFLORA-PYRen lehen sinposioa egingo da, eta bertan proiektua abiaraziko da (doako izen-ematea).
Asteazken goizean, hilak 4, Sinposioa inauguratuko da agintarien ekitaldi ofizial batekin, eta bertan, gainera, PHYLOPYR bikoiztuen lehen trukea egingo dugu. Asteazken arratsaldea botanikan interesa duten talde eta pertsona guztiei zuzenduta dago, proiektua ezagutu eta etorkizunean lagundu ahal izan dezaten. Ostegunean, hilak 5, gai-arloka espezializatutako lan-saioak egingo dira, proiektuaren berezko erronkei heltzeko.

