Abuztuan hasiko dira San Adriango indusketak

Arkeologia

Asteartea, 2015eko uztailaren 28a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Abuztuan ohikoa den bezala, San Adriango indusketa lanak hasiko dira, 2008 urtetik aurrera egiten dira indusketa hauek Gipuzkoako Foru Aldundia, Parzoneria Orokorra eta Zegamako Udalaren laguntzari esker.

Aurten Gipuzkoa eta Bizkaiako ikasle talde bat arituko da lanean Aitzkorriko toki adierazgarri honetan. Eta bertan pasako dute lehen hamabostaldia.

Alfredo Moraza eta Manu Ceberio, indusketen zuzendariek, paleolito garaiko mailetan dute ikusmira eta helburua jarrita. Horretaz gain, Erdi Aroko eta Aro Modernoko galtzadaren estrukturak ere aztertuko dituzte; eta azkenik georadarra erabiliaz, lurreko azterketa geofisikoak egingo dituzte orain estaliak egon daitezkeen egitura ezberdinak aurkitzeko helburuarekin.

Bigarren hamabostaldian berreskuratutako materiala laborategira ermanago da, bertan ikertu eta prozesatzeko.

Larunbatetan, urtero bezala, zuzendariek bisita gidatuak egingo dituzte indusketa tokira, Izena eman behar da bisitan parte hartzeko: 943466142.

2014ko indusketa lanei buruzko bideoa.