
Agoitz eta Pirinioetako galtzada erromatarra Ondarearen Europako Jardunaldietan

Arkeologia / Jardunaldiak, Arkeologia indusketa
Astelehena, 2024eko urriaren 7a — CEST
— Testua: Aranzadi
Irakurketa: 2 minutu
Asteburu honetan, Aranzadi Zientzia Elkarteak Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu zuen. Oihane Mendizabal arkeologoak Aoiz eta Piriniotako galtzada erromatarra hitzaldia eta aztarnategi arkeologikoaren bisita eskaini zuen. Bi jardunaldi horietan, interesatu asko gerturatu ziren gure historiaren zati bat ezagutzeko.
Ondarearen Europako Jardunaldien 2024. edizioa irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean egin da. "Kulturaren bideak, Sareak eta Topaguneak" lelopean, Nafarroako 45 udalerrik hartu dute parte, 168 jardueretan. Zifra horiek antolatzaileek, udalek eta elkarteek beren ondare-baliabideak erakusteko eta herritarrekin partekatzeko duten interesa adierazten dute. Ahalegin handia egin da irailaren amaiera eta urriaren hasiera Nafarroako Kultura Ondarearen jaia izan dadin.