Altxor bat muinoaren azpian: Isturitze eta Otsozelaiko haitzuloetako arte paleolitikoa

11
otsaila 2025
Asteartea

Ordua

19:00

Tokia

San Telmo Museoa

Salneurria

Doan

Diego Garate, Historiaurrea. Kantabriako Unibertsitatea. Aranzadi Zientzia Elkartea

Gazteluko muinoa leku estrategikoan dago, eta historiaurre osoan zehar Kantauri itsasoaren, Pirinioen eta Dordoñaren arteko lotura izan zen. Barruan hiru leize apaindu ditu.
Isturitzeko haitzuloa, aldi osorako erreferentziazko habitata izateaz gain, artearen eta izaera sinbolikoko beste jarduera batzuen hainbat lagin ditu bere horma eta sabaietan. Beheragoko maila batean, Oxocelhayak pinturak eta grabatuak ditu sarreratik oso urrun dauden lekuetan, modu iraunkorrean bizi izan ez zen barrunbe batean. Azkenik, Erberua maila freatikoan dago, eta labar-artearen multzo aparta du, hainbat kronologiak.

Streaming bidez eskainiko da hitzaldi hau hemen.

XXII Arkeologia jardunaldien beste hitzaldiak:

  • Otsailak 12, Larrahe: Larunbeko Aldarea; Javier Velaza, Juantxo Agirre Mauleon
  • Otsailak 13, Baztan, paisaia bizi baten arkeologia; Iosu Narbarte, Mattin Aiestaran
  • Otsailak 14, Tartesoak, Turuñueloko etxolak; Esther Rodríguez , Sebastián Celestino

INFORMAZIO GEHIAGO